XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. UNITATE DIDAKTIKOA

Zer dago bazkaltzeko?

Ikus 261-264. or.etako taulak.

Sukaldeko tresnak (142. or.)

Testuan azpimarratuta dauden hitzei marrazkian dagokien zenbakia bilatu eta hitzaren azpian idatzi.

Zer dago bazkaltzeko?

- Txokolatezko gailetak (144-1 45. orr.)

Testu mota: Instrukzioak; errezeta

Ereduaren irakurketa:

- Edukinaren analisia: Egitura: gailetak egiteko prozesua.

Pausuen orden kronologikoa jarraituz.

- Formaren analisia: Errezetaren atal ezberdinak:

Plateraren izena

Osagaiak: zerrenda moduan (gidoia erabiliz)

Nola egin: pausu bakoitza esaldi motz batean adierazita, puntu eta aparteen bidez bereizia eta agintera erabiliz.

Irakurri ondoren eta errezetaren instrukzioak jarraituz, gailetak ikastolan egingo ditugu.

Produkzio gidaturako oharrak:

U.D.aren Errezeta liburuan eskaintzen dugun fitxaren antzekoak presta daitezke haurrek betetzeko.

Kasu honetan, haurrek helduen laguntza (gurasoak...) izango dute prozesuaren pausuak markatzeko.

Irakasleak testuak aztertzerakoan, zenbait elementu azpimarratzeko aukera izango du (hiztegi berezia, aginteraren erabilera zuzena, puntuazioa...).

Irakurgaiak liburua - Sendabelarrak (100. or.)

Ipuina - Txomin Ipurdi (148-149. orr.)

TXOMIN-IPURDI

Ama eta bere semea elkarrekin bizi omen ziren.

Semeari Txomin-ipurdi deitzen zioten ipurdi handia zeukalako.

Oso pobreak ziren eta horregatik Txomin-ipurdik erregearen palaziora joatea erabaki zuen diru pixka bat lortzeko.

Abiatu zen, ba, erregearen palazio aldera eta azeri bat atera zitzaion bidean, esanez:

- Nora zoaz, Txomin-ipurdiii...?

- Erregearen etxera noa diru pixka bat eskatzera - esan zion Txominek.

- Ai, ni erregearen oilategian banengo! - esan zion azeriak-.

Lan ederra egingo nuke nik han.

- Sar zaitez nere ipurdian - esan zion Txomin-ipurdik.

Azeria sartu zen Txominen ipurdian eta honek bere bideari jarraitu zion.

Handik aurreraxeago otso handi bat azaldu zitzaion Txomini eta esan zion:

- Nora zoaz, Txomin-ipurdiii...?

- Erregearen etxera, diru pixka bat eskatzera - erantzun zion Txominek otsoari.

- Ai ni erregearen zalditegian banengo! - esan zion otso handi hark -.

Lan ederra egingo nuke nik han.

- Sar zaitez nere ipurdian - esan zion hari ere Txomin-ipurdik.

Eta Txomin-ipurdik bideari ekin zion berriro otso handia eta azeria ipurdi barruan zituela.

Hala zihoala, ibai handi batekin topo egin zuen.

Bazirudien itsasoa zela.

Txomin konturatu zen handik ezin zela inola ere pasatu.

Orduan esan zion ibaiari:

- Sar zaitez nere ipurdian - eta ibai osoa bere ipurdian sartu zen.

Horrela ibaia urik gabe, lehor, geratu zen.

Pasatu zuen alde batetik bestera, eta bide luzea egin ondoren, erregearen palaziora heldu zen.

- Dan, dannn... jo zituen palazioko ateak.

Neskame eta morroi guztiak harrituta geratu ziren gizon ipurtaundi hura ate ondoan ikusi zutenean.

Berehala joan ziren erregeari esatera.

- Galdegiozue zer nahi duen - esan zien erregeak.

Galdetu zioten Txomin-ipurdiri zer nahi zuen eta hark honela erantzun zien:

- Diru pixka bat nahi dut, ama eta biok hobetoxeago bizitzeko.

Erregeari esan zioten zer nahi zuen gizon ipurtaundi hark eta oso haserre jarri zen, eta esan zien bere zerbitzariei:

- Esaiozue gizon horri alferrentzat ez dagoela dirurik.

Eta konforme ez badago, eramazue oilategira.

A zer afaria izango duten gaur gure oiloek!

Txomin-ipurdi haserre jarri zen alferrentzat dirurik ez zeukatela esan ziotenean.

Bera ez zela alferra esaten zuen, diru pixka bat besterik ez zuela behar.

Orduan denen artean hartu eta oilategira eraman zuten.

Erregearen oiloak handiak ziren, ardien tamainakoak.

Txomin-ipurdi oilategian sartu orduko hasi zitzaizkion moko hemendik eta moko handik.

Denen artean jan behar zutela!

Txomin-ipurdi geldi-geldi